domingo, 4 de enero de 2009

amaierako hausnarketa

Dossier honen aurkezpenean genion bezala, gauza berriak eta interesgarriak ikasiko genituelakoan ekin genion ikasgaiari, baita hala izan ere!
Hemen hasi aurretik teknologia berrietan ideia haundiegirik ez genuen. Gehienez e-mailak idatzi eta interneten saltsan jarduten ginen, bueno eta azken boladan, batzuk facebook famatu horrekin ere bagenbiltzan, baina ezagutzen ez genituen beste hamaika tresna dituela ikusi dugu.
Blog-ak entzutez ezagutzen genituen, wiki-ak ere bai, baina nola erabili? Nola egin? Benetan zer ziren? Ideiarik ere ez!! Slide share zertarako da? Site? Doc? Zer dira hoiek?!??? Bada, orain badakizkigu!
Behin zer ziren gutxi gora-beherako ideia batekin, egin ditugun ariketetan funtzionamenduan jartzen saiatu gara; artxiboak igo, jeitsi, borratu, zuzendu…
Praktika eta koordinazio gehixeago falta izan zaigu, baina tira!
Balorazio orokorra egiterakoan, gauza batean ados gaude denok, denbora gutxian asko barneratu behar izan dugula esantean.
Gaia oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaigu. Gauzak asko erraztu ditzakeen lana egiteko modu berri bat ikusi dugu, baina dena azkar eta presaka egin behar izan dugunez, ia erotu gara! Ez dugu astirik izan denak ondo menperatzeko. Denbora asko eskatzen duten edukiak ikusi ditugu eta hemendik aurrerako praktikarekin eta piskanaka-piskanaka borobilduko ditugula espero dugu.
Orokorrean gustora aritu gara, zoritxarrez ezin izan dugu bideoak egiten ikasi, baina agian, teknologia berrietan murgildu eta gure aldetik ikasteko gai izango gara.

jueves, 18 de diciembre de 2008

5.ariketa (joku didaktikoak)

Ariketa honetan joku desberdinei buruzko konparaketa bat egitea zen helburu. Jokoekin hasi aurretik 2 testu irakurri izan behar genituen. Jokoen ariketa honen hasiera pixkat desastrea izan zen, gutako gehienak ez genekielako jokoak edo diskoak nola grabatzen ziren ordenagailuan edota beste cd batean. Cd-ak grabaturik genituela, jolasteari ekin genion.

Ingelesekoa, perretxikoena, giza gorputzarena, errefuxiatuena… joku desberdinekin jolasean ibili ondoren bi aukeratu genituen.
Morgan eta Xarpa matematika jokoa eta Geografia Jolastuz geografiako jokua gustatu zitzaizkigun gehien.
Morgan eta Xarpa 8-10 urte bitartekoen matematika lantzeko jokua da.
Marrazki oso deigarriak ditu. Ikusi hutsarekin ezin da jakin zer egin behar den, baina bi aurkezlek bideratzen gaituzte nora jo esanez.
Aukera desberdin asko ematen ditu. Joku desberdinen bidez landu daitezke batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak…

Ariketa hau polita izan da, gure irizpide propioak jartzeko aukera izan ditugulako jokoak aukeratzeko orduan. Irizpide desberdinak aztertu ondoren hauei garrantzia ematea erabaki dugu:
- Erabilera erraza
-Aktiboa / partehartzea / web 2.0
-erakarritasuna.
-motibagarriak
-maila egokituak
-zeharkako irakaskuntza

jueves, 4 de diciembre de 2008

4. ariketa (curriculum-a eta 5orduen banaketa)

4.ariketa: ariketa honek bi zati desberdin izan ditu. Hasiera batean, curriculum-a eta Euskal curriculum-aren gaia aztertzen hasi aurretik, galdera batzuk planteatu zizkigun irakasleak:

Irakasle bezala, nola dakit zer landu behar dudan klasean?
Zertan oinarritu zer eman jakiteko?
Nork erabakitzen du zer eman klasean?
Zentro guztietako edukiek berdinak izan behar al dute?
Klasean eman beharrekoa prestatu behar da?
Ikasleek klasean ikasten duten guztia prestatu behar al da? (balioak, jarrerak…)
Hauek erantzuteko beti bezala taldean bildu giñen eta gure ezagutzak elkartuz erantzun genituen. Hasiera batean eztabaida sortu bazen ere, segituan lortu genuen ados jartzea eta galderei erantzun komun bat ematea. Ondoren irakasleak curriculum-a eta Euskal curriculum-a gaia azaldu zuen eta azalpen honek gure erantzunak borobiltzeko balio izan zigun. Honen oztean ariketaren bigarren zatia planteatu zigun.
2. zati honetan, ikasgai desberdinek dituzten ordu kopuruez jardun dugu. DBHn ikasgai bakoitzak bere ordu kopuru minimoa du. Horietaz gain, badira beste 5 ordu ikastetxearen kriterioen arabera bana daitezkeenak.
Ariketa honetan banaketa hori eztabaidatu dugu; ordu horiek zertarako erabili, zergatik...
Eskuartean taula bat hartu eta gai bakoitzari dagokion ordu kopuru minimoa aztertu dugu.

7 Euskera
7 Gaztelera

6 Matematika
6 Ingelesa

5 Gizarte Zientziak
4 Natur Zientziak
4 Heziketa Fisikoa
4 Teknologia
2 Plastika
2 Musika

3 Erlijioa

4 Tailerrak

1 Tutoria

Nahiko garbi ikus daiteke ikasgai batzuei garrantzi haundiagoa ematen zaiela eta beste batzuei berriz kendu egiten zaiela. Badirudi etorkizunerako batzuk baliagarriak izango direla eta besteak denbora pasarako direla, edonork egin ditzakeenak.

Gure proposamena
5 ordu horiek banatzen hasi garenean, gure artean sortu den eztabaidan, zalantzaren bat edo beste izan dugu. Hasieran bazirudien gai "garrantzitsuenak" indartzeko erabili behar genituela; matematika, ingelesa, gizarte zientziak eta natur zientzin artean banatuz ordu horiek.
Taldekide zenbaiten iritziz hizkuntza eta matematika maila bajua dute gaurko gazteek. Gai hauek gerorako oinarri garrantzitsu dira eta gainontzeko guztia hauen inguruan eraikitzen da, hau dela eta ikasgai hauek indartu beharko lirateke.
Denok ez geunden ordea honen alde, edo ez genuen hain garbi ikusten hala behar lukeenik eta galdera hauek etorri zaizkigu burura:

Gai guztiek ez al dute merezi garrantzi bera? Zergatik dira batzuk besteak baino garrantzitsuago? Haur guztiek gai berdinak lantzeko adimen bera al dute? "Garrantzi gutxiko" gai horiek gehiago landuta ez al zaie haurrei munduarekiko ikuspegi zabalago bat erakusten? Gai hauek ez al dituzte bide berriak irekitzen?
Gure ustez ikasgaien arteko desberdintasun hauek mantenduz gero haurrak dituen zenbait gaitasun mugatzen dira. Adin jakin batetik aurrera (10-11 urte gutxi gora-behera) gaitasun hauetako askok badirudi garrantzia galtzen dutela, bigarren plano batera pasatzen direla.
Espresio bideak lantzea oso garrantzitsua ikusten dugu, jendaurrean hitz egin, besteena entzun, idatzi (antzerkigintzan, irratian...), imaginazioa lantzea, ikusi edo sentitzen duguna irudikatzea (plastika, musika...), eguneroko ekintzak ezagutzea ere ezinbestekoa da gero arrotz egin ez dakizkigun, jakiekin "jolastuz" adibidez (sukaldaritza). Ariketa praktikoak landuz errealitatera gerturatzea ere beharrezkoa ikusten dugu (teknologia).
Ikusten denez gai asko dira eta besteei ematen zaien besteko garrantzia eman ezkero, haurrei aukera asko irekiko zaizkiela iruditzen zaigu.

Ondorioz, gure banaketaren oinarria ikasgai guztiak parekatzea izan da. Gutxiago dituztenak ordu kopuru minimo altuena duten ikasgaietara hurbiltzen saiatu gara eta honako banaketa hau egin dugu:

7 Euskera eta Gaztelera
6 Matematika eta Ingelesa
5 Gizarte Zientziak

Hauen ordu kopuruak bere horretan utzi ditugu. Minimoak betetzen badituzte, ordu horiek ondo antolatu eta aprobetxatuz gero nahikoak izango direla uste dugu.
4+1 Natur Zientziak
4+1 Heziketa Fisikoa
4+1 Teknologia
4+1 Tailerrak

Gai hauei guztiei ordu bana gehitu diegu, honela denek 5 ordu lituzkete, Gizarte Zientziek bezala.

2 Plastika
2 Musika

(2+2)+1

Plastika eta musika ikasgai artistikoak diren aldetik elkar lotura bat eman daitekeela ulertzen dugu, biak baitira espresio bide garrantzitsuak gizakiarentzat. Ordu bete gehitzen badiegu bien artean 5 ordu osatuko lituzkete (2+2+1) eta modu honetara besteen pare jarriko genituzke.

3 Erlijioa/Etika
1 Tutoria

Erlijioa eta etika hautazko diren aldetik nahikoak iruditu zaizkigu 3 orduak eta tutoretzarentzat ere nahikoa iruditu ordu bete. Arrazoia besteak beste, ikasgai hauetan lantzen diren gai asko egunerokotasunean edo gainontzeko ikasgaietan ere zeharka bada ere lantzen direla da. Hala ere ordu hori beharrezkoa da, gaiak zeharka lantzearekin ez baita nahikoa izaten eta beti jarri behar baitira zuzenean mahai gainean.

Egin dugun proposamen hau, gure ustez egokia izan arren beste askorentzat kritikagarria izango da seguru asko. Besteak beste denak ados jartzea zaila delako eta gaur egungo joera orokorra aurrez aipatu ditugun "garrantzi gutxiko" irakasgai hauek baztertzekoa delako.

Kritika gehienak gurasoen aldetik etorriko liratekeela uste dugu. Ez denek, baina askok ikasgaien arteko "garrantzia" desberdintasuna oso errotuta dute eta beren haurren etorkizuna kolokan ikusten dute "garrantzi gutxiko" ikasgaiak bestekin parekatzerakoan. Jarrera mesfidatiak eman daitezke honelako proposamen batekin.

Irakasle batzuk ere izan ditzakete beren zalantzak, gurasoek bezala, zenbaiti ez baitzaio ongi irudituko beren ikasgaiak, orain arte besteak baino "garrantzitsuagoak", besteenekin parekatzea. Beren prestigioa galtzeko beldur senti daitezke, jarrera defensiboak eman daitezke.

Ikasleen aldetik berriz, baliteke, ordu kopuruak berdinduz gaiei eamten dieten garrantzia ere berdintzea eta orain arte gutxi baloratuta zeudenak serioago hartzea.

Beste zentru batean proposatzen den banaketa aztertuz...
Ordu banaketa honi begiratuz, argi ikusten da zenbait ikasgai ia baztertuta geratzen direla, lehendik indartsuak zirenak gehiago indartuz. Gure hasierako proposamenarekin erlazionatu dugu aukera hau, banaketa klasikoa edo tradizionala bezala definitu dugu.
Irakasle batzuen proposamena aztertuz...
Irakasle hauek proposatzen dutena nahiko aukera egokia iruditu zaigu denoi. Malgutasuna ikusten diogu, momentu bakoitzean dituen beharren araberako antolaketa bat posibilitatzen du. Hasieratik zehaztutako banaketa batek ezin ditu aurrikusi gela bakoitzak edo maila bakoitzak kurtsoan zehar dituen beharrak. Irakasleek proposatutako banaketa honekin aldiz une bakoitzeko hutsuneak bete daitezke.
Hala ere, nahiko zaila iruditzen zaigu, agian malguegia da. Hasieratik mugaren bat jarri ezean, gero irakasleak ados jartzea preferentzia nork duen erabakitzerakoan. Denek izango dute denbora gehiagoren beharra beti.

jueves, 20 de noviembre de 2008

2. ariketa (powerpoint-aren hausnarketa)

2. ariketa honek blog-aren eta internetez gain beste zenbait programaren erabilera eskatzen zuen. Hau gauzatu ahal izateko testu baten irakurketa egin dugu aurrena eta ondoren laburpen edo eskema erara powerpoint bat osatu.
Talde lanean jarduteko, denok irakurri dugu testua eta gure azpimarraketak egin. Powerpointa egiteko ordea, eta gauzak errazte aldera, bakoitzak zati bat hartu eta sakonago aztertuz eta eskema bat proposatu diegu gainontzeko taldekideei (norberak bere zatiarena). Denok egin dugu dure ahalegina powerpointa erabiltzen eta bakoitzaren gustoak ikusi ahal izan ditugu honela. Gainera gure arteko harremanetarako internetek ematen dituen aukerak erabiltzan saiatu gara; e-mail, site etab.

Proposamen guztiak elkartu eta bateratu egin ditugu eta denon oniritziarekin atal bakoitzari zegozkion aldaketak eta zuzenketak egin dizkiogu.

Azkenean, powerpointari "forma" eman diogu; letra tipoa, tituluak, koloreak, argazkiak, bideoak...

Lana bukatu ondorengo hausnarketan, eta lanean jardun garen artean izan ditugun arazoez;

Orokorrean lan polita iruditu zaigu powerpoint bat egitea, hala ere, izan dugu arazoren bat edo beste. Taldekide gehienentzat powerpoint erabiltzen genuen lehenengo aldia zen eta hasieran piskabat kosta bada ere funtzionamendua ulertu dugu. Gainera ematen dituen aukera desberdinekin saiatu gara eta gustatu zaizkigu.

Bestalde, irakurri beharreko testua interesgarria bai, baina astun xamarra eta luzeegia iruditu zaigu honelako lan bat egiteko. Taldean powerpointak egin izan ditugunok beste era bateko aurkezpenak egiteko erabili ditugulako agian; argazkiak, marrazkiak, datu puntualak jartzeko, aurkezpen azkarrak eta arinak bat egiteko... erabili izan ditugu eta ez testu honetan azaltzen den bezalako hausnarketa bat azaltzeko. Iritziak iritzi, nahikoa gustora geratu gara atera dugun lanarekin.



2.ariketa powerpoint
View SlideShare presentation or Upload your own.

martes, 18 de noviembre de 2008

3. ariketa (L.G.E eta L.O.G.S.E)




3. ariketa bi legeren parekatzean datza; eskuartean L.G.E-en zati bat eta L.O.G.S.E-ren baste zati bat izan ditugu. Bi testuak irakurri eta aztertuta eta ondorengo galdera hauei erantzuten saiatu gara.


Ze aditz erabiltzen dira?

Nolakoa da erabilitako erredakzioa?

Ze rol izan dezake ikasleak?

Ikasleari ze trataera ematen zaio?

Irakasleak ze rol du?

Momentu bakoitzeko gizartea isaltzen dute?

Ze aldaketa ikusten dira lege batetik bestera?

Garai desberdinetan egindako bi lege hauek elkarren artean parekatuz gero honako ondori hauek eta desberdintasun hauek ikusi eta antzeman ditugu;

Lehenik eta behin erabilitako aditzetan erreparatu dugu eta nahikoa garbi ikusten da biek aditz mota desberdinak erabiltzen dituztela. LGEk describir, analizar, situar, relacionar... erabiltzen ditu. Aditz zuzenak, zer egin mugatzen dutenak, agindutzat har daitezkeenak. Bestalde, LOGSEk descubrir, conocer, analizar... erabiltzen ditu. Parte hartzera bultzatzen dutenak, esperimentatzera, norberak ikastera, hausnarketara... Aditz hauetaz gain erabilitako beste zenbait terminok ere horretara bultzatzen dute participación, formulación, búsqueda...

Erredakzio motan ere desberdinatasunak nabariak dira. Batetik LGEn helburu zehatzak, definituak, espezifikoagoak adierazten dira. Gaiak lantzeko garaian irakasleari malgutasun gutxi uzten dio. Irakaslea orojakile paperean jartzen du, Frankismoaren eragina ere nabaria da, Espainia oso presente dago, garrantzi haundia du. LOGSEn berriz, gaiak irekiago proposatzen dira, eskematikoagoa da. Irakasleari ere metodo, jarduera edo prozedura desberdinak erabiltzeko aukera haundiagoa ematen dio.

Eduki desberdinen bereizketa egingo du LOGSEk; eduki kontzeptualak, prozedurazko edukiak eta jarrerazko edukiak. Azken bi hauei garrantzia haundiagoa ematen zaie LGEn ez bezala.

Rol desberdinei dagokienez, nahiko argia da gizartearen ispilu direla garaian garaiko legeak. LGEk ikasle aseptiboa, irakasleari men egiten zion haurra hezi nahi zuen, ez irakasleari bakarrik, gizartean ere arauak beteko zituena, ahalik eta kritika gutxien egiten zuena...

LOGSEk ikasle partehartzeileak bultzatu nahi ditu. Konstruktibismoa eredu hartu eta beren kabuz ikasten erakutsi nahi zaie prozedura eta jarrera baloratuz. Helburu bera izan arren beste zenbait gauza landuko dira.

Ariketa honek 2 zati zituen, alde batetik orain arte azaldutako eta ondoren legeen arteko konparazio orokor bat egin behar izan dugu.

Ariketaren zati hau egiteko, eztabaidan ibili eta gero, lan banaketa egitea erabaki genuen, Jon eta Eneritz-ek kontestu historikoa osatzen zuten bitartean Aintzak eta Iratik legeen arteko konparazioa egin zuten.




jueves, 30 de octubre de 2008

1.ariketa (plangintza)

Gure lehen ariketa hau, Xabier Etxagueren testu bat irakurriz klase baten plangintza bat sortzea zen.
Klaseko lehen egunean, Arkaitz, irakasle ohiak, etxerako bidali zigun ariketa hau. Beraz, batzuek etxean irakurri genuen textua eta ariketaren eduki garrantsitzuenak egin genituen. Besteak klasea erabili zuten. Hau dela eta, ariketa hau bakoitzak bere aldetik egin genuen halaxe ulertu bait genuen.

Orain, gure zalantzetako bat lehen ariketa hau nola aurkeztu behar dugun (4 ariketak takoan sartu edo bakar bat), uste baitugu lanean gaizki aritu garela.

taldearen aurkezpena





kaixo, motibo desberdinengatik, IGZ 2008/2009 egiten hasi eta ezagutu garen 4 taldekide gara. Toki eta ikasketa desberdinetatik gatoz eta hauek dira gure izenak:




  • Irati Arzallus, arkitektoa eta usurbildarra.

  • Jon Zugarramurdi, humanitateak eta enpresan lizentziatua eta donostiarra.

  • Aintza Murua, enpresa zientzietan lizentziatua eta zarauztarra.

  • Eneritz Esteban, filosofian lizentziatua eta durangokue.